XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta horregatik, osaba, nahiz eta urre-zilarrik patrikaratu ez didan, onik aski egin eta egingo didala uste dut.

Beraz, Jaunak bedeinka ditzala esaten dizut.

Gelatxo ilunean lan eta lan ari zen kopialariak nahigabeko txalo bat jo zion; ondoren, egin zuen arinkeriaz konturaturik, alboko suari bultzadatxo bat eman zion eta azkeneko txingar ahula betirako itzali zen.

- Txintik entzuten badiat esan zion Scroogek, ogibidea galduz ospatuko dituk Gabonak.

Ez nekian horren etorri oneko hizlari hintzenik.

Neke zaidak Parlamentura nola ez haramaten ulertzea.

- Tira! Ez zaitez haserre, osaba, eta zatoz bihar gurekin afaltzera.

Deabruaren atzaparretan bere burua ikusi nahiago zuela erantzun zion Scrooge zitalak.

- Zer dela eta?- egin zion garraisi ilobak .

Zer dela eta? - Zergatik ezkondu hintzen?- galdegin zion Scroogek.

- Maitemindu nintzelako.

- Maitemindu hintzelako...!- egin zion orroe Scroogek, maitemintzea Gabon zoriontsu batzu baino oraino lotsagarriago bailitzen -. Arratsaldeon!.

- Hura gertatu zenez geroztik behin ere ez zatzaizkit ikustera etorri.

Zergatik ematen didazu hau ez etortze horren arrazoibidetzat?.

- Arratsaldeon!- erantzun zion Scroogek.

- Ez dut zugandik ezertxo ere nahi, ez natorkizu ezeren eske.

Ez al gintezke adiskide izan?.